euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Eskaerak nola egin
laguntzak

 Otsaila - 2012
AAAOOLI
  1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 


 Martxoa - 2012
AAAOOLI
  1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 

Eskaerak nola egin

Deialdiak eta oinarriak

Euskara Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko diru laguntzen deialdia eta oinarriak hemen har daitezke:

Deialdiaren aldaketa

Erne: deialdia eta oinarriak puntu zehatz batzuetan aldatu dira. Aldaketaren erabakia hemen ikus daiteke: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 15. zk., 2011ko urtarrilak 25.

Hiru alderdi aldatu dira:

  • Diruz laguntzen diren proiektuak amaitu eta justifikatzeko epea 2012ko martxoaren 15era luzatzen da.
  • Eskaerak aurkezteko epea ere luzatu egiten da, 2011ko otsailaren 7 arte.
  • Baimendutako gastua (2.019.490,00 euro) banatu egiten da, 2011ko eta 2012 aurrekontuetan.

Eskaerak Internet bidez

Diru laguntzen eskaerak, baita berarekin batera agiri osagarriak, Internet bidez aurkeztu daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Bide hau erabiltzea gomendatzen dugu.

Eskaerak paperean

Eskaera Internet bidez aurkeztu ezin duenarentzat, taula honetan 2011ko diru laguntza guztien laburpena ageri da, laguntza mota bakoitzeko eskaera orria OpenOffice eta Word formatuetan dituelarik.

2011ko diru laguntzak
Gaia Eskaerak aurkezteko epea Eskaera OpenOffice Eskaera Word
Euskarazko aldizkako argitalpenak 2011ko otsailak 7 eskaera orria eskaera orria
Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak 2011ko otsailak 7 eskaera orria eskaera orria
Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak 2011ko otsailak 7 eskaera orria eskaera orria
Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak 2011ko otsailak 7 eskaera orria eskaera orria
Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzak 2011ko otsailak 7 eskaera orria eskaera orria
Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak 2011ko otsailak 7 eskaera orria eskaera orria
Itzulpen praktikak egiteko bekak Hasi: 2011ko maiatzaren 16an
Amaitu: 2011ko ekainaren 13an
eskaera orria eskaera orria
Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak 2011ko otsailak 7 eskaera orria eskaera orria

Onuradun izaeraren aitorpena eta de minimis laguntzak

Eskaera egiteko, aitorpen dokumentu bat aurkeztu behar da, 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan, diru laguntza baten onuradun izaera lortzeko ezarritako debekurik ez dela adieraziz.

Era berean, diru laguntza bat eskatzen dutenek aitortu behar dituzte azken hiru urteetan jaso dituzten de minimis laguntzak, Europako Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduaren arabera.

Argitu beharra dago orain arte, 2011ko deialdia arte, alegia, Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzak ez direla de minimis kalifikatuak izan.

Hona hemen dokumentu horren eredua:

Onuradun izaeraren aitorpen eredua
Gaia Eredua OpenOffice Eredua Word
Onuradun izaeraren aitorpena eredua eredua