Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2007-2008

Koldo Mitxelena Kulturunean banatu dira Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea literatur lehiaketen sariak, 2008ko ekainaren 13an.
Gipuzkoar gazteen artean literatura irakurtzeko zaletasuna piztea eta, bide batez, idazle berrien harrobia lantzeko xedez egiten dira programa hauek, 2000. urteaz geroztik. Antolamendu lanak Galtzagorri Elkarteak egiten ditu, Aldundiarekin duen hitzarmenari esker.
Liburu Gaztea lehiaketan parte hartu dute 2006-2007 ikasturtean Gipuzkoako 40 ikastetxeetako 3.868 ikaslek. Guztien artean, bozketa bidez hautatu dituzte aurtengo liburu gazteak:
- Molly Moon eta hipnotismoko liburu magikoa, Georgia Byng idazlearena (itzulpena: Jesus Mari Lasa, Erein argitaletxea), DBHko lehen mailan.
- Urtebete itsasargian, Miren Agur Meabe idazlearena (Elkar argitaletxea), DBHko bigarren mailan.
- Anaren bakardadea, Jordi Sierra i Fabra idazlearena (itzulpena: Miren Arratibel. Erein argitaletxea), DBHko hirugarren mailan.
- Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Mark Haddon idazlearena (itzulpena: Xabier Olarra, Igela argitaletxea), DBHko laugarren mailan.
Bestalde, Idazle Gaztea lehiaketan 85 lan aurkeztu dira, poesian eta narrazio laburretan. Horietatik, irakurleek www.idazlegaztea.org webgunean egindako bozketaren bidez, irabazle hautatuak izan dira:
- Narrazioetan, A kategorian (DBHko lehen zikloa): Arantzazu Aizpurua «Novenus magoaren ikasleak» (La Salle Berrozpe); Leire Lopetegi «Beste aukera bat» (La Salle Berrozpe); eta Maitane Zarate «Lamia, laguna» (Peñaflorida Institutua).
- Narrazioetan, B kategorian (DBHko bigarren zilkoa): Iñigo Hernandez «Uretan murgildutako abenturak» (La Salle Berrozpe); Oihane Huitzi «Berriro ere» (Haurtzaro); eta Udane Arbelaitz «Zorion apurra haizeak eraman duena» (Haurtzaro).
- Poesian, A kategorian: Nahia Madinabeitia «Zu» (La Salle Berrozpe); Leire Ganzarain «Maitasun samina» (La Salle Berrozpe); eta Irati Rivas «Amona» (La Salle Berrozpe).
- Poesian, B kategorian: Iker Lizeaga «Gu guztion ama» (Aita Larramendi); Olatz Retegi «ku-ku» (Haurtzaro); eta Oihane Isasa «Bete gabeko ametsen mundu krudela» (Haurtzaro).
Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2007-2008 ekitaldiko txosten osoa irakur dezakezu (PDF formatuan).
Argibide gehiago:
Galtzagorri Elkarteak
www.idazlegaztea.org
