euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Kirola Euskaraz programa »  Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa

Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa antolatzen dute, kirolaren eta aisialdiaren esparruan esatari lanetan trebatu nahi dutenentzat.

Ikastaroaren lehen saioa 2009an egin zen, eta 2010ean ikastaroaren edukiak era osatuagoan egituratu ziren, 40 orduko egitarau baten arabera.

2010az geroztik, ikastaroaren egoitza Mintzola Fundazioan (Villabona) dago, ahozko kultur adierazpideen ikerkuntza eta berrikuntza landu eta zabaltzeko gunearen ekipamendua eta zeregina ikastaroaren xedeetara ongi egokitzen baita.

2010eko ikastaroaren ezaugarriak

Non: Mintzola Subijana etxea. Kale Nagusia 70. Villabona
Izena emateko epea: 2009ko abenduaren 14tik 30era
Matrikula: 80 euro (plaza mugatuak)
Izena emateko: www.euskaraz.net
Informazio gehiago: ikastaroaren egitaraua

Ikastaroaren aurkezpena

Hona hemen 2010eko ikastaroari buruz Gipuzkoaklutura sailean egindako bideoa: