Ezagutzaren Clusterra
Enpresa Kudeaketarako Ezagutzaren Cluster Elkartea, kudeaketarako ezagutzaren garapena eta aplikazioa sustatu, piztu eta babesteko eginkizuna duen elkartea, lan munduan euskararen erabilera areagotzeko bideez eztabaida prozesu bat egiten ari da. Besteak beste, herri erakundeek esparru horretan duten politikaren berri jaso du Clusterrak.

Hiru mintzaldi izan dira Ezagutzaren Clusterrak 2004ko maiatzaren 25ean izandako bilkuran:
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren izenean, Euskara Planen zuzendari Gorka Aurrek Eusko Jaurlaritzaren barneko euskararen normalkuntza planaren emaitzen berri eman du. Besteak beste, planaren betetze maila kaskarra azaldu du, sail bakoitzeko arduradunen inplikazio faltak eraginda.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Euskara zuzendari Gotzon Loberak azalpen zehatz bat eman du Bizkaiko herri erakundeen hizkuntza politikaren antolamenduaz, baliabideez eta ekinbideez.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Euskara Zerbitzuko buru Gotzon Egiak «Zer egin behar dute herri erakundeek lan munduan euskara gehiago erabil dadin?» galderari erantzuna bilatzeko eztabaidatu beharreko gaiak aztertu zituen. Aurkezpena egiteko erabilitako dokumentua PDF formatuan (ZIP fitxategi trinkotua, 1,4 Mb) irakur daiteke hemen.
