euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Hire esku

Hire esku

Aurkezpena

Hire esku egitaraua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta Gazteria Zerbitzuak elkarrekin antolatutako programa bat da. Orioko aterpetxean egiten da jarduera hau. Egitarau hau B eta D ereduetan ari diren DBHko ikasleei dago zuzenduta eta, egonaldi atsegin baten bidez, euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusia.

Helburu zehatzak

  • Internetek eta teknologia berriek euskara erabiltzeko zein aukera ematen dituzten ezagutzea
  • Aterpetxearen inguruko herrietako bizitza ezagutzea (Orio, Zarautz, Pagoeta ...)
  • Kultura eta ezagupenak lantzea. Hainbat jolas osatu dira musika, kulturaren, txisteen, esaera zaharren ... gainean jarduteko era alai eta dibertigarri batean.
  • Kirola euskaraz. Normalean gazteek egiten ez dituzten talde kiroletan aritzea.

Ekintzak

Egingo diren ekintzak, euskara suspertzeko eta euskaraz bizitzeko daude prestatuta. Ekintzak giro atsegin eta dibertigarri batean eramango dira aurrera. Ekintzak lau multzotan banatuko dira:

  • Teknologia berriak : internet, irrati digitala.
  • Kirolak : Orientazioa, eskalada, piragua (apiriletik aurrera), malabarismoa ...
  • Herri ingurunea: Orio, Laurgain edo Zarautzera bisitaldiak.
  • Kultura eta jakintza: musika, itsasoari buruzko jokoak, pista jokoak, kantalots, hizkirimiri...

Egonaldiak

Hire esku egitarauan gutxienez hogeita bost neska-mutilentzat eta gehienez ere berrogeita hamarrentzat dago tokia. Bi aukera proposatzen dira egonaldietarako: bost edo hiru eguneko egonaldiak izango dira. Hala ere bost eguneko egonaldiek erabateko lehentasuna izango dute.

Aterpetxea

Txurruka aterpetxeak, logelak eta jantokiaz gain baditu beste azpiegitura interesgarri batzuk: kirola egiteko tokiak (futbola, saskibaloia, ping-pong, frontoi txikia), toki estaliak aulkiekin eta balio anitzeko gelak. Horietaz gain internet gela ere badago.

Kirola egiteko behar den materiala, aterpetxeak utziko dio taldeari.

Aterpetxearen orria bisitatu nahi izanez gero, klikatu hemen.

Hezitzaileak

Hire Esku programan lau hezitzailek egiten dute lan, zuzendaria barne. Hezitzaile hauek irakaskuntzari eta aisialdiari buruzko ikasketak dituzte.

Hezitzaileen ordutegia hau izango da:

  • Goizez: 10:00etatik 13:00era
  • Arratsaldez: 16:00etatik 19:00etara.

Ordutegi honen barruan gazteak hezitzaileen ardurapean egongo dira. Gainontzeko orduetan irakasleen ardurapean. Gauean, aterpetxeak zaintzaile bat izango du.

Taldeen arduradunak

Gazteekin datozen irakasleek, nahi izanez gero, ekintzetan parte hartu ahal izango dute. Gazteen arduradunen eta proiektuaren arduradunen arteko komunikazioa eten gabekoa izango da eta gutxienez egunean behin elkartuko dira, bazkal garaian.

Ebaluazioa

Egonaldiaren amaieran arduradunek ebaluazioa egiteko aukera dute. 2005-2006 ikasturteko ebaluazioen laburpena ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.

Izena ematea

Maiatzean zabaltzen dugu izena emateko epea. Postaz jakinarazten zaie eskolei nola eman izena eta hemendik aurrera, orri honetako albisteak sailean ere emango dugu horren berri. 2005-2006 ikasturteko programazioa ikusteko, egin klik hemen.