Bikain ziurtagiria 2011
Hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna ebaluatzen duen Bikain ziurtapenaren zilarrezko agiria eskuratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2011ko ekitaldian.
Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikara Sailburuordetzak zuzentzen duten Bikain ziurtagiria eskuratzen duen lehen herri administrazio handia da Gipuzkoako Foru Aldundia. Adierazle gisa, gogoan izan behar da ebaluazioa egiteko unean (2011ko irailaren amaieran eta urriaren hasieran), 1.824 langile eta 55 lantoki izan zirela ebaluatuak. Ebaluatzaile taldeek Aldundiko 133 arduradun eta langile elkarrizketatu, eta 12 lantoki bisitatu zituzten.
Bikain ziurtapenaren zilarrezko agiria eskuratzea mugarri garrantzitsu bat da Aldundiarentzat, euskara zerbitzu eta lan hizkuntza benetakoa izateko bidean.
Aurkezpen honetan ageri dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratutako Bikain zilarrezkoaren ebaluazio txostenaren emaitzak laburturik:
