Ekitaldia
Abbadia sariaren ekitaldia, 2003ko edizioan, abenduaren 18an izan izan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren areto nagusian.

Mahai buru izan ziren diputatu nagusi Joxe Juan Gonzalez de Txabarri, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatu Fernando Tapia, eta Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusi Xabier Huitzi.

Ekitaldian klarineterako musika piezak entzun ziren, Mikel Emezabal (klarinetea), Marixi Sesma (klarinetea) eta Carlos Casadó (klarinete baxua) musikariei esker. Hiru obra jo zituzten: Wedding waltz (J. Sperling), Oņazez (Aita Donostia) eta El niņo, - Venezuelako baltsea (A. Lauro).

Elay Taldeak sariari atxikitako Xabier Lakaren eskultura eta 12.000 euroko diru saria jaso zuen.
Saridunaren merezimenduak nabarmentzeko, Iņaki Irazabalbeitiak mintzaldi bat egin zuen, bertaratutakoen aurrean.
