euskaraz · espaņol · english · franįais  map du site Contacter  
Vous ętes ici:   Abbadia saria »  Karmele Esnal - 1999 »  Nekane Auzmendiren mintzaldia

Nekane Auzmendiren mintzaldia

Karmele Esnalek Ikastola erakundea sortzen eta hedatzen egindako lanaren zertzelada batzuk aurkeztu nahi dira, Euskal Herrian bere lanari esker zutabe berri bat eraiki zelako. Emakume honen lana Euskal Herriaren garai berezian eman zen, eta gaur urte batzuen distantzian bere balioa nabarmenagoa da. Orduz geroz aldaketa ugari izan dira hezkuntzaren alorrean eta nahiz oraindik hurbileko historia izan, irakasle honen lanak zer eragina izan duen kontsideratzeko bidea ematen digu.

Giza errealitate guztiak bezala Euskal Herriaren errealitate hau ere eraiki egin da. Eraikitze hau gizartean egin da, gizarteko sarean. Hau horrela bada ere honen barruko motorra pertsonak eta taldeak izaten dira. Horietako bat da Karmele andereņoa. Honek ikastola sortu eta aurrera atera zuelako bakarrik, baizik eta momentu kritiko batean Euskal Herriko ikastolen erakundetze prozesuan eskuhartze paregabekoa izan zuelako.

Garai hartan, mende honen bigarren erdia estreinatu berria zenean, 1936-39ko guda pasa eta ondorengo bi hamarkadetan ezaugarri hauek nagusitu ziren: a) erresistentzia sentimenduaren zabalkundea, hau poliki-poliki belaunaldi berrietara pasatzen ari zen; b) ekimenera pasatzeko erabakiak, erresistentzia geldian iraun zuen jendea mugitzen hasten da, eta d) ekimen baterakoi baten beharra han eta hemen agertzen da. Egoera honetan kokatzen da Karmele Esnalek egin zuen hautaketa.

Lehenengo pausoak

Magisteritza ikasketak egin ondoren, euskal irakaskuntza aukeratu zuen. Orduan oraindik irakasle askoren beharrik ez zegoen orduko eskola publikoetan eta magisteritza ikasi ondoren edonon bilatzen zen lana, banku, enpresa, administraziotan eta abar. Baina ikastola aukeratzea arras arrotza zen, eskuko hatzak sobran geratuko ziren kontatzen hasiz geroz. Erabaki hau hartzeko bidean zebilela Elbira Zipitriarengana zuzendu zen eta berarekin trebatu zen ikastola izango zen esperientzi horretako zutabe eta tresnetan. Elbirarekin pasatako ikas denbora horrek Karmeleren bizitza azpikoz gainera aldatuko zuen, eta gure herriko ikastolen emakume handi haren jarraitzaile egingo zen, kontzienteki edo ez, baina hura Karmeleren bizitzako zutabe nagusia bilakatuko zen.

Zein izan zen bide hori? Hasteko ikastola txiki bat sortu zuen, 1955. urtean. Zer zuen ikastola hark bereizgarri? Bere ikastola, honako hiru oinarrietan sostengatzen zen: a) mundua ikusteko eredu berrian, hau da, filosofi berri baten (hau da, geure burua eta taldea aurkitzeko gure taldearen kultur aztarnez jabetzea. Hemen, nagusienetako bat Azkueren bilduma da. Europako herrialdeetan eman zen poesia, kanta eta ipuin bilduma, Italian canti populari, errusoentzat narodnye pesni, alemanentzat Volksmärchen. Alemanian, artisauak eta laborariak, hau da, herri soilaren ondarea zen eta lehenbizi ahoz eta gero idatziz pasa ziren belaunaldiz belaunaldi. Herder-i zor zaio bilduma osoa. Autore honen ustez, herriarengandik jasotako ondare hori da norbera bere kulturarekin lotzen duen elementua. Goethek poesiari buruzko hainbat iritzi interesgarri plazaratu zituen: Herderek poesia humanitatearen propietate bezala kontsideratzen lagundu zuela, ez errefinatu eta kultu bakar batzuen ondarea bezala. Benetako poesiari bizitza partikular bat zegokiola, eta abar) ; b) ezagutza lortzeko ohizkoak ez ziren eretan, didaktika metodo berri batzuetan; d) tresneria berri batean, hau da, teknika berezietan. Mundua ikusteko eredua, euskal komunitatearen ezagutza eta berraurkikuntzatik hasten da. Garai hartan agertzen zen gizarte orokor hartan euskal komunitatea identifikatzeko eta ezagutzeko gure klasikoengandik jasotako ipuin eta kantak batetik eta egunerokotasunaren gertakizunak bestetik, horien bidez gure kulturaren ondarearen zati nagusi bat ezagutuko zuten ikastolan.

Aipatu den bezala, Elbira andereņoarengandik jasotako ereduan kokatzen zen baina Karmelek aurrerago joan nahi zuen. Laster hasi zen bere ikastolako edukientzat materiala biltzen eta bertsio berri batean ematen. Gure kulturarekiko ekarpenak zituzten autoreak irakurri, aztertu, mezua jaso eta haien aplikazioa ikastolara nahiz kalera zabaltzen zuen. Horrela gogora daitezke Joana Bixenta Mogel, Iturriaga, Urruzuno eta beste hainbat eta hainbat nola aurkeztu, errezitatu eta eszenaratzen zituen.

Ikastola hartan, sekulan erabili ez den bezala irakasle honek Azkueren bildumako hainbat ipuin, kanta eta gertakari ikastolara egokitu eta bizia ematen zien, era horretara ikasleei errazago eta atseginago egiten zitzaien eskola.

Aurrekoaren eraginez, zenbait ospakizun plazaratzen hasten dira: Eguberri jaiak Olentzaroren pertsonaiarekin, San Joan jaiak, eta abarretan ikastolaren eraginak bultzada handia eman zien zenbait festari. Karmele andereņoak, ulertu zuen ekimen horien garrantzia herriaren eraikipenean.

Ikastola erakundetze bidean

Aurreko pausoa indartzen, hazten joan zen eta hurrengo pausoa emateko bidea egiten ari zen. Ikastola txiki hura hazten, zabaltzen ari zen ezarian baino tinko. Ikastola handitzen da, gurasoekin harremanetan jartzen da eta elkar lanean hasten dira. Elkar lan honen ondorioz eta gurasoen beharrak jaso eta aztertu ondoren ordurarte zen ordutegia zabaltzera erabakitzen dute eta beste eskolen antzeko saioak ezartzen dira. Ordutegi honek aukera emango du gurasoek beste eskola batera bidali beharrean beren haurrak ikastolara bidaltzea. Horrela hasten da Karmeleren ikastola gero Santo Tomas Lizeoa izango zen erakundearen bidea. Bide hori eraikitzeko ezinbestekoa izan zen andereņo Karmeleren bi gaitasun: a) izaera irekia; eta b) giza harremanetarako gaitasun berezia. Bi ezaugarri horiek ondorengo talde eta kolektiboekiko lokera sortu zuten.

Berak oso ederki ulertu zuen eskolak isolatuta ezin duela ezer egin, beharrezkoa zela harreman sarea egiten hastea. Lehenengo gurasoak izan ziren bere helburu, kezka eta solasaldien partaide. Hauekin berehala hasi zen lanean etorkizunera begiratuz. Laster jaso zuen gurasoen lehenengo eskabidea: ikastola, beste eskolen ordutegian egiteko desioa. Andereņo Karmele,ordu mugatu batzuk ematen zituen, ordu horiek ez ziren guraso gehienentzat egokiak. Beraiek ikastola eskola ordutegi osokoa nahi zuten. Eta berehala antolatu zuen gurasoen eskabideari erantzunaz.

Honen gisara errenkan etorri ziren aldaketa txikiak eta handiak, gaur den erakundea lortu arte.

Lehen aipatu den gisara, harreman sarea egiten eta zabaltzen saiatu zen Karmele andereņoa. Ekimen honetan dimentsio hauek ikus daitezke:

a) Herriko pertsonaia adierazgarriak. Karmele oso garbi zuen eskolak herriarekin zuen lokera. Horrela, gure herriko hainbat pertsonaiekin zituen harremanak gogoratu behar dira: haurren munduan interesa eta hainbat ekarpena zituzten, Manuel Lekuona, Joan Mari Lekuona, Nemesio Etxaniz; ikastolako guraso eta Karmeleren proiektua aurrera ateratzeko beren partaidetza eskaini zuten zenbait intelektual, Koldo Mitxelena, Carlos Santamaria, Joxe Migel Zumalabe, Angel Goenaga. Hainbat gurasorekin ere bere elkarrizketa luzeak izaten zituen, haien artean ahaztu ezineko batzuk, beren lana Karmeleren proiektuan jarri zutelako edo noiznahi hauekin elkartzen zelako: Axentxi Goenaga, Karmeleren ikastola legeztatu zeneko titulu babesa, Joanito Goya, Hernaniko ikastolaren sortzailea, Felix Etxeberria, Elgoibarko ikastolakoa, Imanol Lazpiur, Eibarkoa, Joxe Mari Lasarte, eta beste hainbat eta hainbat, aipatutakoen ondoan zihardutenak.

b) Herri mugimenduak. Irakasle honek herri mugimenduekin zuen lokera ere adierazi beharrekoa da. Harreman honek egiten zuen Karmeleren sentitzeko, pentsatzeko eta ekimeko era Elbira andereņoarengandik oso ezberdina izatea, belaunaldi berriei egokituagoa, gazte iraultzaile eta konformaezinekin ere irekia agertzen zen, hauek ikastolari kritika gogorra egiten zioten arren, beraiekin lokarriak zaintzen zituen. Beste herrialdeetan antzeko lanetan zebiltzanekin ba zituen erlazioak, Kataluniako Rosa Sensat-eko sortzaile izan zen Marta Mata eta Montessoriren jarraitzaile fidel zen Maria Antonia Canals-ekin, esperientzien berri elkarri trukatzeko eta batik bat pedagogia sailean zenbait bide berri urratzeko.

c) Orduko gizartean elkarterik ametitzen ez zenez ageriko antolakuntzan, azpiko antolakuntzan egin behar ziren, eta irakasle honen bizitzan herriko zenbait mugimenduekin harreman estua izan zuen, politiko nahiz kultura aldeko elkarteetako pertsonekin harreman sare pertsonala izango zuen, ez agerikoa. Karmele andereņoak irekitasuna zuen bere ezaugarrietariko bat. Eta horrek erraztu zizkion pertsona ezberdin askorekiko erlazioak. Bestalde esan beharrekoa da bilkura handiek ez zituela gogoko. Gipuzkoa mailan edo hego aldeko lau lurraldetako guraso eta ikastolaren laguntzaileekiko bileretara ez zen inoiz joaten, baina lehen adierazi den bezala harreman sare zabalari eusten zion. Guzti honen ondorio bezala, Karmelek ba zekien non zegoen eta nora joan behar zuen. Eta hau garai hartan oso gutxik zekiten.

Ikastolako Pedagogi era berria asentatzen

Karmeleren ikastola aipatua den eran eta batik bat gurasoen eskabidearen erantzunarekin hasi zen ikastola eredu berri bat bilakatzen. Handik aurrerako bidean etengabeko pausoak ematen joan zen. Eta pauso bakoitzak irakaskuntza aldetik eskabide berriak ekartzen zituen.

Gogora ekarri behar da aldaketa horien egokitzeak ahalegin handia eskatzen zuela. Eskola euskalduna egin nahi zen, baina ez nolanahi, tresnak behar zituen, herriarekin txertatze hori benetakoa izan zedin, eskola ona egin behar zen. Horretarako batetik tradiziora, klasikoetara, herriko pertsona esanguratsuengana, herri mugimenduengana joko zen baina ikastolak apustu handi bat egin behar zuen eskola era akademikoak eskatzen zuen sistematizaziora bihurtzeko. Hainbat alderdiren artean euskara ikastolarako hizkuntza finkatzea urteetako eta denbora askoko lana izan zen. Era berean garai hartan testu liburuak egiteari ekin zitzaion. Ekimen guzti hauen aurrean andereņo Karmeleren jarrera beti irekia agertzen zen.

Karmele andereņoren ekarpena

Karmele etengabeko ahaleginean aritu zen, berak Elbira andereņoarengandik jasotako ezagutzak zabaltzeko eta eskola batek eskatzen zituen ezagutzak euskal ikuspuntutik emateko, bilatu, ikertu eta egokitze lana luzaro egin zuen ikastolarako material berria prestatzen. Lan hau burutzeko ondorengo iturrietara jotzen zuen:

Ikastolaren erakundetze prozesua antolakuntzaren aldetik oso nabarmena izan bada, barruko erakundetzea ez da samurragoa izan. Antolakuntza berri batek ikastola guztiaren aldaketa eskatzen zuen: edukiak, programak, ekimenak, ebaluaketak, besteak beste. Egitura handi bat sortzetik aparte, eskola ereduaren aldaketa nahi eta nahiezkoa zen. Hemen zer gorde behar zen eta zer ahaztu behar zen erabakitzea ez zen erraza, hala ere, egun makro ikastola bihurtu den errealitate honek ondare garrantzizkoa jaso duela eta hau Karmeleren ekarpena da. Nolabait sistematizatzeko honela ikus genezake:

Karmeleren ikastolako irakaskuntzaren zenbait ezaugarri

a) Helburua: Euskal Herriko haurrak, gizarte bizitzarako prestatzea, berak dituzten gaitasunak ahal den mailarik goreneraino landuaz, beren kulturan eta hizkuntzaren bidez. Bizitzarako behar zituzten ezagutzak eta tresnak jasotzea.

b) Ze eduki aukeratzen zituzten? Bizitzarako beharrezko izango zituzten heziera, ezagutzak eta tresnak euskaldun gizarteko partaide bezala.

d) Nola irakasten zuen? Honen ezaugarri batzuk hauek ziren:

  • norbanakoari zuzendua, nahiz taldeari (hau oso txikia izaten baitzen).
  • naturarekin harreman handia.
  • arrazoi logikoa bilatuz eta erabiliz.
  • jolas aktiboak eta gehienak zuzenduak.
  • taldeko partaidetza bultzatuz.

Ezaugarri hauek guztiak mende honen lehenengo hamarkadan Europan eta bigarrenaten inguruan Euskal Herriko zenbait eskoletan izan zuten bere eragina. Bigarren hamarkada inguruan Elizaldek Bizkaiko Aldundian egindako proposamenaren baitza eta ?Las cien escuelas de Vizcaya? izenburupean lurralde hartan eman zitzaion bultzada hezkuntzari. Gero Eusko Ikaskuntzak egindako biltzarreaan bultzada handi bat eman zitzaion hezkuntzari. Hala nola Principios de la Educaciķn Nueva izenarekin zabaldu ziren Europa osoan. Eta 1936-39ko guda aurrean eskola frankotan aurrera eraman baziran ere, gerra ondoren, esperientzia haren aztarnarik ez zen geratzen, aipatutako ikastoletan ezik.

e) Ze material erabiltzen zuen? Poesia, kanta, ipuin bilduma, herri kulturaren bilduma kultur markotzat; hizkuntza, matematikak, lutelestia eta kondaira akademiko gai nagusitzat. Lehenengo ibilbidean esanahi berezia izan zuten pottokak, txotxak eta Xabiertxo liburuak. Lehenengo horien bidez logika lantzen zen hizkuntzan eta matematikan batik bat. Geroago, 1970.ean lantzen zituen zenbait trebetasun.

Guzti hau trebetasunez agertu beharko litzateke, andereņo Karmelek nolako trebetasuna eta ezagutzarekin egiten zuen bere lana. Mende honen hasieran izandako pedagogo handien antzera. . Karmeleren pedagogiak sentiduen hezkuntza lantzen zuen materiak arrunt batekin, Montessorik (1870-1952). Haurraren interesetatik oso kontuan zituen eta lantzen zituen, hau Dewey-engan jaso daiteke (1859-1952) bere lanaren alderdi garrantzizkoa da haurraren interes zentroetatik abiatzea orokor ikuspegira heltzeko. Kerchesteiner (1855-1932) , honek ere Dewey-en antzeko aurkikuntzak egiten ditu, hau ezagutu baino lehen. Gure irakasleak haurraren pertzepzioa lantzen zuen, hala nola Decroly (1871-1932) pertzepzioari, eta globaltasunari zuzendu zion bere lanaren parte handi bat. Bere metodoa, behaketatik hasi eta asoziazioaren bidez espresiora iristen da. Aipatu diren alderdiak eta beste aipatu ez direnak osatzen zuten bere Pedagogi gorputza. Guzti hau Karmelek egunera egiten zuen. Bere gela beti prest zen hara zuzentzen ziren andereņo gaiei bere lana erakusteko.

Ikastola, eskola aurrerakoia izan zen, aurrerakoia batik bat eskola nazionarekin konparatzen bazen. Haiek errepublika garaiaz geroz ez baitzuten inolako aldakuntzarik usaindu. Karmelek berak aldakuntzak egin bazituen beraren eskuetatik pasatakoek ere jakin-mina eta esperimentazio grina sartzen zitzaien. Berehala izan zen Decroly-ren ingurura hurbildu eta pedagogo haren bidea jarraitu zuenik, baita Freinet-en esperientzia ezagutu eta jarraitu zuen talde bat ere. Guzti hau Karmeleren inguruan posible zen, arras irekia zelako.

Karmeleren garai hartako lanaren oihartzuna urte batzuk pasa ondoren egindako hausnarketaren bidez esan nahi berezia hartzen du. Esan daiteke, haren eragina uka ezinekoa izan zela Autonomi Erkidegoa hasi bitartean. Gero gauzak egituratu ziren, elebitasunaren dekretua izenpetu zen, Hezkuntza Saila sortu zen eta euskararen irakaskuntzako ereduak ezarri ziren, eta abar...




Nekane Auzmendi