Quoi de neuf ?
« Retourner à la page des nouvelles
Gazteen hizkuntza erabileraz

Gazteen hizkuntza erabileraz 2008an eta 2009an egindako ikerketa lan baten emaitzak aurkeztu berri ditu Soziolinguistika Klusterrak.
Urtxintxa eskola eta Topagunea euskara elkarteen federazioa izan ditu lankide ikerketa lan horretan. Bi oinarri izan ditu ikerketak: batetik, gazteen esparrua ongi ezagutzen duten adituak; eta bestetik, gazteen arteko hausnarketa partekatua.
Hizkuntzaren erabilera konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da, faktore eragile askoren mende baitago, pertsona eta egoera bakoitzean. Gazteengan faktore eragile horiek are eta konplexuagoak dira, haurtzarotik helduarora doan bidea bera aniztasun handikoa baita, pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez.
Ikerketaren emaitzak aski baliagarriak izan daitezke, usteez eta iritziez gaindi, gazteenganako politikak edo ekintzak (kanpainak, egitasmoak, kirol edo aisialdiko jarduerak...) oinarri sendo baten gainean orientatu nahi dituzten guztientzat.
Soziolinguistika Klusterraren webgunean ikus daitezke azterketa lan honen emaitzak:
Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa
