Quoi de neuf ?
« Retourner à la page des nouvelles
Eusko Jaurlaritzak IV. Mapa Soziolinguistikoa aurkeztu du

Mapa soziolinguistikoa ezinbesteko tresna da hizkuntzen egoera, erabilera eta bilakaera ezagutzeko
Iaz IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak argitara eman ostean, IV. Mapa Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.
Inkesta soziolinguistikoak hamabost urte baino gehiagoko biztanleak eta euskararen lurralde guztiak kontuan hartzen ditu. Mapa soziolinguistikoak, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoa hartzen du aintzat. Mapa soziolinguistikoak lau aldagai aztertzen ditu: hizkuntza-gaitasunaren bilakaera; biztanleriaren lehen hizkuntza; hizkuntza-gaitasunaren eta lehen hizkuntzaren arteko gurutzaketa, BILA indizea (hizkuntza-bilakaeraren indizea); eta etxeko erabilera.
IV. Mapa Soziolinguistikoan 2006ko datuak eta euskararen bilakaera soziolinguistikoaren azken hogeita bost urteotako bilakaera jaso dira. Inkestan ez bezala, herrialde eta hiriburuetako datuak ere jaso dira IV. Mapan.
Argitalpena www.euskara.euskadi.net helbidean dago ikusgai.
