Quoi de neuf ?
« Retourner à la page des nouvelles
Soziolinguistika arloko teknikariak: lanerako prestatuta al gaude? Zein formazio premia daude?
Soziolinguistika Klusterrak euskara teknikarien prestakuntza beharren azterlan bat egin berri du. Segidan, lan horren aurkezpen laburra duzue.
Hizkuntzaren normalkuntza eta hizkuntza plangintza orain dela 25 urte abian jarri zen Euskal Herrian eta egitasmo horiek burutzeko hainbat teknikari dabil lanean udaletxe, enpresa eta bestelako erakundetan. Egun teknikari multzo zabala dugu arlo horretan eta teknikari horien profila heterogeneoa eta anitza da: soziologoak, hizkuntzalariak, ingeniariak... Gainera, teknikari horien prestakuntza profesionala soziolinguistikaren arloari eta hizkuntza soziologiari dagokienez nahiko urria izan da. Izan, formazio eskaintza ez baitzegoen ere orain gutxi arte.
Horrek, ondorengo galdera egitera garamatza: zein dira egungo teknikarien formazio premiak? Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2008 bitartean garatutako proiektu honek, beraz, galdera honi erantzuten hasteko lehen urrats bat izan asmo du. Ondoren etorri behar diren eta tarteka berritu beharko diren azterketa sakonagoetarako lehen harria.
Soziolinguistika arloko teknikarien formazio premien azterketa hau sakonago ezagutzeko, Soziolinguistika Klusterraren webgunean duzue txosten osoa.
