euskaraz · español · english · français  map du site Contacter  
Vous êtes ici:   Debagoieneko udalak eta Kutxa lankide euskararen erabilera sustatzeko

Quoi de neuf ?

« Retourner à la page des nouvelles    

09/04/2008 - 09:02

Debagoieneko udalak eta Kutxa lankide euskararen erabilera sustatzeko

C:\JOXTO\Internet orria\Debagoiena hitzarmena.jpg

Arrasateko Kulturaten ospatu zen ekitaldi batean Debagoineko zortzi udalek eta Gipuzkoa-Donostia Kutxak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten. Lehenagotik Kutxak sinatua du beste hitzarmen bat Buruntzaldeko sei udalekin.

Atzo sinatu zuen Gipuzkoa-Donostia Kutxak, Arrasateko Kulturaten, Debagoieneko udal guztiekin hitzarmen bana, euskararen erabilera sustatzeko. Ekitaldiko mahaian Arrasateko alkatea, Ino Galparsoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria, Estibaliz Alkorta, eta Kutxako Giza Baliabideen Zuzendaria, Carlos Ruiz eseri ziren. Sinatzaileak, berriz, Marta Madinabeitia, Kutxa-Mendebaldeako zuzendari komertziala eta ondoko herrietako alkateak izan ziren: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.

Hitzarmena Foru Aldundiak, Kutxak eta EUDELek 2007ko apirilean lortutako akordioaren barnean sartzen da eta lankidetzarako dinamika udal eremura eramatea aurreikusten duen akordio zabala da. Urrian egin zen antzeko sinatze-ekitaldi bat Buruntzaldeko udalekin.

Carlos Ruizek, bere hitzaldian, azaldu zuen nola Kutxa ari den urratsak ematen euskara izan dadin zerbitzu eta lan hizkuntza, bezerori kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko. ”Kutxa bezeroari eta gizarteari zor zaie -esan zuen-. Eta bezeroari hain juxtu zor diogu gurekiko harremanean hizkuntza hautatu ahal izatea. Horretarako, ordea, geuk behar dugu elebidun oso”. Eta eginkizun horretan nabarmendu zuen Kutxa eta udalen arteko lankidetzaren garrantzia: “Debagoienean ondo baino hobeto dakizue nola garatu lankidetza; eta, bestalde, aitzindari izan zarete hizkuntza-normalkuntzan. Bi alde horiek lotzen ditu gaur sinatu dugun hitzarmenak”.

Amaieran, eta entzuleen ustekabean, Bitoriano Gandiagaren Nik entzun dut poema kantatu zuen, “a capella”.

Aurrez, Ino Galparsoro alkateak pozik agurtu zuen Kutxaren ekimen hau. Estibaliz Alkortak, berriz, goraipatu egin zuen Gipuzkoako zerbitzu enpresa handienak bezeroen hizkuntza eskubideak babesteko hartu duen konpromisoa.