Quoi de neuf ?
« Retourner à la page des nouvelles
19/02/2008 - 20:09
"Geroa bermatzeko, oraina ezagutu" jardunaldia

Soziolinguistika Klusterrak Geroa bermatzeko, oraina ezagutu jardunaldia antolatu du.
Bertan, batetik, bere proiektuetako emaitza batzuk plazaratuko ditu.
Bestetik, soziolinguistikaren arloan erreferentziazko diren hainbat aditu, hitzaldietan eta mahai-inguruan izango ditu solaskide.
Hau da egitaraua.
Jardunaldia otsailaren 29an, ostirala, izango da, UPV-EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Izena emateko aukera otsailaren 22ra bitartean dago, Soziolinguistika Klusterraren webgunean.
Euskararen erabileraren inguruan lanean ari direnak izan ditu buruan Klusterrak jardunaldia antolatzerakoan.
