euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Administrazioaren hizkuntza normalizazioa

Administrazioaren hizkuntza normalizazioa

Administrazioaren hizkuntza normalizazioaren alorrean Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren helburua da Gipuzkoako administrazioan euskararen erabilera normaltzearen aldeko ahaleginak planifikatu, elkartu eta bideratzea.

Arlo honetan, gure lanaren erreferentzia nagusia apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena da. Aldundiaren barruan, berriz, ekainaren 2ko 54/ 1998 Foru Dekretuaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua izan zen, 1998-2002 aldirako.

Planaren indarraldia amaitu zelarik, Diputatuen Kontseiluak martxoaren 11ko 9/2003 Foru Dekretua onartu zuen, Planaren ezarpen aldia luzatzen zuena, eta 2003-2007 aldirako plana onartzeko mekanismoak eta epeak ezartzen zituena.

Eginkizun honen barruan, lanpostuei hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezartzeko ardura du Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta helburu hori betetzeko behar diren programak prestatzen ditu (langileen hizkuntz prestakuntzarako ikastaroak, hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko azterketak, eta abar).

Horretaz gain, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak administrazioaren lan esparruan euskararen erabilera zabaldu eta sustatzeko planak antolatu eta kudeatzen ditu. Plan horien xedea da administrazioko langune edo zerbitzuek beren lana euskaraz egitea, hau da, euskara ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan hizkuntza izatea. Beste zenbait neurri eta tresnen artean, garrantzi berezia dauka alor horretan langileen euskarazko trebakuntza (ALET) programak.