Liburu Gaztea lehiaketaren oinarriak

- Ikastetxean, parte hartzen duten ikasgela guztiek dute botoa emateko aukera.
- Talde bakoitzak dagozkion lau liburuak irakurri behar ditu.
- Ikasle bakoitzak irakurri dituen lau liburuen artean gehien gustatu zaiona aukeratuko dute. Horri emango diote botoa. Irakasleak egingo du ikasgela bakoitzari dagokion boto zenbaketa eta Galtzagorri Elkartera igorriko du.
- Emandako puntuaketa Galtzagorri Elkarteari iritsarazi behar zaio, jaso duten bozkatze orria behar bezala beteta.
- Jasotako bozkatze orrien artean puntu bilketa egingo da, zein izen den liburu bozkatuena erabakitzeko.
- Liburu Gaztea sarian parte hartu duen ikastetxe bakoitzak epaimahaikide izan dela ziurtatzen duen agiria jasoko du. Horrez gain, partaide izan diren eskola guztien artean Parisera 5 eguneko bidaia 30 ikaslerentzat (gehi bi irakasle) eta 50 liburuko 2 sari zozketan jarriko dira.
- Bozkatuen izan diren liburuen idazleek aipamen berezia eskuratuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundian egingo den sari banaketa ekitaldian.
- Bozketa orriak jasotzeko epea ezarriko da urtez urte. Data horren ondoren jasotako orriak ez dira kontuan hartuko eta ikastetxe horiek ez dute parte hartuko sarien zozketan.
- Liburu Gaztea sariaren irabazlea Gipuzkoako Foru Aldundian egingo den prentsaurrekoan ezagutaraziko da, sari banaketa ekitaldian.
