Sari emateko ekitaldia
Abbadia sariaren ekitaldia, 2004ko edizioan, abenduaren 1ean izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren areto nagusian.

Mahai buru izan zen Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatu Fernando Tapia, eta berarekin izan ziren mahaian Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusi Xabier Huitzi, eta Mondragon Unibertsitateko errektore Inaxio Oliveri.

Ekitaldian klarineterako musika piezak entzun ziren, Mikel Emezabal (klarinetea), Marixi Sesma (klarinetea) eta Jon Izkaria (klarinetea) musikariei esker. Hiru obra jo zituzten, saridunaren omenez zinema munduan girotuak: Zinema gozatuz (Rota-Coppola/Hupveld/Mancini), La Negra - Venezuelako baltsea (Antonio Lauro) eta Bashana Haba'a - Klezmer music (N. Hirsh).

Tinko Euskara Elkartearen izenean, Marian Galarragak sariari atxikitako Xabier Lakaren eskultura eta 12.100 euroko diru saria jaso zituen.
Saridunaren merezimenduak nabarmentzeko, Inaxio Oliverik mintzaldi bat egin zuen, bertaratutakoen aurrean.
