euskaraz · español · english · français  mapa web e-mail  
Estás aquí:   Premio Abbadia »  Grupo Elay - 2003 »  Acto de entrega

Acto de entrega

Abbadia sariaren ekitaldia, 2003ko edizioan, abenduaren 18an izan izan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren areto nagusian.

Mahai buru izan ziren diputatu nagusi Joxe Juan Gonzalez de Txabarri, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatu Fernando Tapia, eta Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusi Xabier Huitzi.

Ekitaldian klarineterako musika piezak entzun ziren, Mikel Emezabal (klarinetea), Marixi Sesma (klarinetea) eta Carlos Casadó (klarinete baxua) musikariei esker. Hiru obra jo zituzten: Wedding waltz (J. Sperling), Oñazez (Aita Donostia) eta El niño, - Venezuelako baltsea (A. Lauro).

Elay Taldeak sariari atxikitako Xabier Lakaren eskultura eta 12.000 euroko diru saria jaso zuen.

Saridunaren merezimenduak nabarmentzeko, Iñaki Irazabalbeitiak mintzaldi bat egin zuen, bertaratutakoen aurrean.