Noticias
18/01/2010 - 12:40
Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzak 2010ean

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.019.490 euro xedatu ditu 2010ean euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde.
Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko dituen diru laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur.
Guztira zortzi diru laguntza mota dira:
- Euskarazko aldizkako argitalpenak.
- Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.
- Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak.
- Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak ekoiztu eta hedatzeko proiektuak.
- Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzak.
- Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak.
- Itzulpen praktikak egiteko bekak.
- Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak.
Diru laguntza hauen helburu orokorrak era honetan laburtu zituen Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatu Maria Jesus Aranburuk, Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren berri hedabideen aurrean ematerakoan:
- Euskarazko hedabideen kontsumitzaile kopurua handitzea.
- Euskal produktuen kontsumoa sustatzea.
- Udalen eta eragile sozialen bitartez, euskararen erabilera soziala biziberritzeko ekintzak bultzatzea.
Diru laguntzak eskatzeko epea, oro har, 2010eko otsailaren 19 arte luzatuko da. Eskaerak modu telematikoan aurkez daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzen webgunean.
Argibide gehiago behar izanez gero, jo laguntzen atalera.
