Noticias
Hire Esku egitarauan izena emateko epea zabaldu da

Hire Esku egitaraua Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du eta B eta D ereduetan ari diren DBHko ikasleei dago zuzendua.
Hire Esku egitaraua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du, Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin. Orioko aterpetxean egiten da jarduera hau. Egitarau hau B eta D ereduetan ari diren DBHko ikasleei dago zuzenduta eta, egonaldi atsegin baten bidez, euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusia.
Azken urteotan, Lasarte-Oriako Ttakun elkartearekin batera landu dugun Hezitzaileek asko egin dezakete metodologia izan dugu egonaldi hauen ardatz, bi argitalpen hauetan azaldutakoaren arabera: Hausnarketa eta Adibideak eta tresnak.
2009-2010 ikasturteko egonaldietarako izena emateko epeak hauek izango dira:
- 2009ko maiatzaren 27tik ekainaren 9ra: 5 eguneko egonaldiak, Gipuzkoako ikastetxeek soilik.
- 2009ko ekainaren 3tik ekainaren 9ra: 5 eguneko egonaldiak, ikastetxe guztiak.
- 2009ko ekainaren 10etik ekainaren 17ra: 3 eguneko egonaldiak, ikastetxe guztiak.
Argibide gehiago eta izen-emateko:
Hire esku! programa
