euskaraz · español · english · français  mapa web e-mail  
Estás aquí:   ERALAN ikerketa proiektuari buruzko liburua aurkeztuta

Noticias

« Volver a las noticias    

16/10/2008 - 10:09

ERALAN ikerketa proiektuari buruzko liburua aurkeztuta

C:\JOXTO\Internet orria\eralan Bilbo.jpg

Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaiei buruzko ikerketa izan da ERALAN. Soziolinguistikako Klusterrak bultzatu du eta eragile publiko zein pribatuen lankidetza izan du.

Bizkaiko Foru Aldundian izan zen liburuaren aurkezpenean, Iñaki Marko, Josune Ariztondo eta Joxean Amundarainek hitz egin zuten proiektua bultzatu eta finantzatu duten erakundeen izenean; Soziolinguistika Klusterra, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia alegia.

Proiektu honen xedea izan da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko organizazioetan, publiko zein pribatuetan, euskararen erabileran eragiten duten faktoreak identifikatzea eta horietan positiboki eragiteko lehen hurbilketa edo esperientzia pilotuak egitea. Proiektua bi fasetan egin da:

  • Argitze Fasean ikerketa antolatu, informazioa bildu, erreferente teorikoak ezagutu, problematika zehaztu eta analisirako ekintza-hipotesiak eta hauen balidaziorako metodologiak finkatu ziren.
  • Balidatze Fasean, berriz, aurretik finkatutako ekintza-hipotesien balidaziorako ekintzak burutu, emaitzak jaso, emaitzak aztertu eta hipotesi horiek argitu diren ala ez ondorioak atera dira.

Informazio hori guztia modu zehatzean dago jasoa orain argitara eman den liburuan; horretarako nahikoa da atalen izenburuetan erreparatzea:

  • EraLan ikerketa proiektuaren kokapen teorikoa eta garapenaren kronika
  • Interbentziorako metodologia (EPEsA)
  • Ikerketa interbentzioak
  • Diziplinarteko erreferentzia teorikoak

Atal horietaz gain eranskin sorta joria aurkitu ahal izango du irakurleak liburu honetan.

Esperientzia honen berri emateko, jardunaldi tekniko bat antolatu du Soziolinguistika Klusterrak azaroaren 13rako Zamudioko Teknologia Parkean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, proiektua diruz laguntzeaz gainera, modu aktiboan hartu du parte bertan. Liburuaren aurrerapen gisa, hemen dituzue proiektu honen harira Aldundian egin genituen bi interbentzioei buruzko artikuluak: