Noticias
Zumaiako Udalak errenta aitorpenean euskara erabiltzeko kanpaina bat jarri du abian

Berriro ere, Errenta Aitorpena egiteko garaia iritsi da. Iaz bezala, Zumaiako Euskara Zerbitzuak aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bat plazaratu du.
Zumaiako Udalak kanpaina bat antolatu zuen iaz eta, besteak beste, eskuorri batzuk banatu zituen postontzietan. Kanpainaren amaierako datuen arabera, Errenta Aitorpena dela eta, harremanak euskaraz izan nahi dituzten herritarren kopurua bikoiztu egin da (%6,5etik 11,9ra igaro da). Udalaren iritziz pozgarria da oso igoera hori, baina gogoan dute oraindik askoz ere gehiago direla harremanak gaztelaniaz dituztenak.
Zumaiako Udalak gogorarazten digunez, Aitorpena egiteko modu bat baino gehiago dago, baina guztietan egin daiteke zerbait diru-kontuetan ere euskara gehiago erabiltzeko. Zumaian aitorpena euskaraz egiten lagunduko duten establezimendu batzuk ere identifikatu dituzte, gainera.
Hemen duzue materiala ikusgai, interesekoa bazaizue.
