euskaraz · español · english · français  mapa web e-mail  
Estás aquí:   Musika hizkuntzari eta orkestrari buruzko horma-irudiak

Noticias

« Volver a las noticias    

02/04/2007 - 06:53

Musika hizkuntzari eta orkestrari buruzko horma-irudiak

musika_panelak.gif

Gipuzkoako Foru Aldundiak bi horma-irudi argitaratu ditu, Gipuzkoako udal musika eskoletan, haur eta gazteek musika ikasketen osagarri eta lagungarri izan ditzaten. Sorkuntza eta edizio lanak Elhuyar Fundazioak egin ditu, eta Gipuzkoako musika eskola guztietara banatu dira horma-irudiok.

Gure asmoa da bi horma-irudi horiek musika eskolatan eta musika irakasten den beste hainbat tokitan gaztetxoen bistan ipintzea, egunero ikasten ari diren horren ikusizko erreferentzia izateaz gain, musikaren terminologia zuzena bermatu nahi da. Bi horma-irudi dira:

  • Musika notazioa: ikurrak, konpasak, nota multzoa, erritmoa, ñabardurak, artikulazioak.
  • Orkestra sinfonikoa: tresnak eta ahotsak.

Dagoeneko, horma-irudion ale bana jaso dituzte Gipuzkoako musika eskola guztiek, eskolak ematen diren eraikin guztietan hain zuzen ere.

Ekimen hau proiektu zabalago baten lehen emaitza da: musikari buruzko euskal hiztegi bat sortzekoa; proiektu horretan hitzarturik dira Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Eresbil Musikaren euskal artxiboa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusia.