Noticias
Harkaitz Cano lasartearrak irabazi du Espainiako Kritika Saria

Harkaitz Cano idazleak (Lasarte-Oria, 1975) irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko narratibaren alorrean, Neguko zirkua lanagatik.
Harkaitz Canoren lana saritzeko, epaimahaiak kontuan hartu du liburua osatzen duten 19 ipuinen ironia «mundu abangoardista sortzeko». Neguko zirkua ipuin liburua 2005ean argitaratu zuen Susa literatura argitaletxeak. Liburuaren sei ipuin irakur daitezke argitaletxearen webgunean.
Poesiaren atalean, Angel Errok (Burlata, 1978) irabazi du saria, Gorputzeko humoreak poema liburuarekin (Alberdania 2005).
Espainiako Kritikaren Sariak, gainerako hizkuntzetan, hauek izan dira:
Gailegoz:
Poesia: Roman Raña, As metamorfosis do tunel
Narratiba: Teresa Moure, Herba moura
Katalanez:
Poesia: Josep Lluis Aguiló, Monstres
Narratiba: Núria Perpinyà, Mistana
Gazteleraz:
Poesia: Eloy Sánchez, La Certeza
Narratiba: Ramiro Pinilla, Verdes valles, colinas rojas III. Las Cenizas del hierro
Argazkia: Zaldiero
