euskaraz · español · english · français  mapa web e-mail  
Estás aquí:   Andoni Egaña, bertsolarietan txapeldun

Noticias

« Volver a las noticias    

19/12/2005 - 07:27

Andoni Egaña, bertsolarietan txapeldun

bertso2005.jpg

Andoni Egaña zarauztarrak jantzi du laugarren aldiz jarraian bertsolari txapelketa nagusiaren txapela. Saioa gorabeheratsua gertatu arren, Barakaldoko BECen bildutako 13.000 inguru bertsozaleek egun osoan bertsolarien etorria txaloz eskertu zuten etsi gabe.

Urte luzetan Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Imanol Lazkanok jantzi zion Andoni Egañari txapela. Hunkituta ageri zen Lazkano taula gainera, eta Egañak erregutu arren, ez zen bertso bakar bat ere kantatzeko gauza izan; izan ere, entzutekoa izan zen bertsozaleen txalo trumoia Imanol Lazkanok oina taula gainean jarri orduko.

Andoni Egañarekin batera, Unai Iturriaga durangarra izan zen bigarren finalista. Gipuzkoako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Fernando Tapia diputatuaren eskutik jaso zuen Iturriagak (biak ageri dira argazkian) bigarren sailkatuaren saria: Andres Nagelen lamina eta asteburu baterako bi lagunentzako egonaldia Debako Kresala talasoterapia zentroan. Iturriagaren esanetan, oso hunkigarria eta eskertzekoa izan zen beretzat Gipuzkoako Aldundiak Nagelen eta Bertsozale Elkarteak Xabier Lakaren arte obra bana oparitu izana: Iturriagak Arte Ederretako ikasketak eginak ditu eta asko miresten ditu bi artiston lanak.

Batzuentzat gozo, bestetzuentzat garratz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bide luzean hilabete trinkoak bizi izan ditu bertsozaleak. Argi gelditu da, behintzat, Bertsozale Elkarteak BECen gisako aretoa betetzeko zituen zalantzak uxatu dituela eta antolakuntza bikaina egin duela. Zorionak tartean izandako guztiei!