euskaraz · espaņol · english · franįais  web map feedback  
You are here:   Teknikari

Teknikari

Teknikari izeneko programa Gipuzkoako udalei zuzenduriko programa da eta euskara zerbitzuetarako aholkularitza integrala eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu. Gipuzkoako udalen eta Aldundiaren artean hizkuntza normalkuntzarako lan dinamika berri bat abiarazi nahi da lanerako printzipio batzuei jarraiki:

  • Alde batetik, ideien, pertsonen eta baliabideen arteko baterakuntza lortu nahi da.
  • Bestetik, Aldundiak eskainiko duen zerbitzuaren irudia edo pertzepzioa, proiektu desberdinetako edukiak eta programan esku hartzen duten eragileen arteko funtzio banaketaren artean sinkronia bat ere lortu nahi da.

Aholkularitza zerbitzua eskaintzeko modua, informazio, formazio eta ikerketarako sistema oso batean oinarritua izango da.

Zazpi egitasmo edo lan ildo dauzka Teknikari programak:

  • Kiroletako lan mahaia.
  • Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Gipuzkoako udaletan garatzeko aholkularitza teknikoa.
  • Hizkuntza normalkuntzarako esperientzia berrien laboratorioa.
  • Udaletako euskara teknikarientzako prestakuntza saioak.
  • Udal euskara teknikarien intranet sarea.
  • Hizkuntza normalkuntzaren esparruko ikerketa espezifikoak.
  • Gipuzkoan hizkuntza normalkuntzarako komunikazio espazio berriak sortzeko proiektua.

Hemen (PDF dokumentua, 634 kb) duzue egitaraua zabalago azalduta.