Merkataritza eta zerbitzugintza

2005eko martxoaren 16 eta 17an, Hizkuntza normalizazioa merkataritzan eta zerbitzugintzan izeneko jardunaldiak antolatu zituen Debagoieneko Mankomunitateak Oñatin.
Jardunaldi haietan 95 lagun elkartu ziren. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legea abiapuntu hartuta, planteamendu juridikoak, administrazioen egitasmoak eta erakunde pribatuen esperientziak aztertu ziren.
Segidan hizlari eta hitzaldien zerrenda duzu, egitarauko hurrenkera berean. Gainean klik eginez gero aurkeztutako txostena eskuratu ahal izango duzu:
- Joan Ramon Solé. Administrazioaren interbentzio linguistikoa esparru sozioekonomikoan
- Jon Aizpurua. Euskararen ezagutza eta erabilera EAEko denda, taberna eta jatetxeetan
- Iñaki Akizu eta Ainara Betegi: Hitzarmengintza, liburuaren aurkezpena eta Gu be bai euskararen hitzarmena
- Begoña Larrañaga: Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak kontsumitzaileen ikuspegitik
- Ainara Llona: Euskara planak merkataritza-enpresa handietan, Eroski
- Juanjo Allur: Hitz egin dezagun komertzioen hizkuntzaz
- Ana Aranberri: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak merkatarien elkarteen ikuspegitik
- Rodrigo García: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak
- Joxi Arakama: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak eta EBPN
- Iñaki Agirreazkuenaga: EAEko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren aplikazio juridikoa
- Rober Gutierrez: Bai Euskarari Ziurtagiria
- Ibon Usarralde: Euskara kalitate planen osagai, Iturgi
- Olatz Estensoro: Igorren merkataritza euskaraz, Beinke!
- Saioa Larrañaga: Elkartakt, aurkezpena
- Julen Arexolaleiba eta Amelia Barquin: Etorkinak euskararen normalizazioaren eragozle edo eragile?
