Enpresetako euskara planak
Enpresetako euskara planen eragileentzako jardunaldiak
"Enpresetako euskara planen eragileentzako jardunaldiak" antolatu zituen Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, urtarrilaren 29an. Jardunaldien helburua gai horren inguruan dabiltzan pertsonen elkar ezagutza, kezka, iritzi eta etorkizuneko asmo eta ildoen elkar trukaketa dira, gaiaren inguruko gogoeta egiten jarraitzeko eta bide berriak definitzen joateko. Honako hauek izan ziren bertan aurkeztutako gaiak:
- Etorkizuneko finantziazio bideak.
- Euskararen erabilera organoetan.
- Itzulpengintza eta terminologia euskara planetan.
- Enpresetako euskara-planetako eboluzioa.
- Pertsonen motibazioa enpresetako euskara planetan.
- Sindikatuak eta euskararen normalizazioa.
Jardunaldian aurkeztun ziren gaiak ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu (PDF fitxategia).
