euskaraz · espaņol · english · franįais  web map feedback  
You are here:   Abbadia saria »  Ttakun Elkartea - 2000

Ttakun Elkartea - 2000

Ttakun Elkartearen ibilbidea
1991 Azaroan eratu zen ofizialki Ttakun Kultur Elkartea.
1992 Elkartea lanean hasi zen, diru baliabide handirik gabe, baina gogo handiz. Lehen lan taldeak osatu ziren: udaleku irekiak, euskal txokoak, sentsibilizazioa, bertsogintza, dokumentazio zentroa, jaien taldea eta Maratoi lan taldea jarri ziren abian.
1993 Kalea Maixu! programa antolatu eta Txintxarri aldizkariaren proiektua sortu zen.
1994-1995 Lan talde eta programak sendotu ziren
1996 Euskararen IV. Maratoia antolatu zen, arrakasta handiz, urriaren amaieran.
1997 Jalgi Kafe antzokia sortu zen, Ttakun-ek bultzaturik.
1998 Askatu Mingaina! programa antolatu zen lehenengoz.
1999 Ttakun Elkartea 500 bazkide izatera heldu zen.
2000 Txintxarri aldizkaria astekari bihurtu zen. Abenduaren 22an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Anton Abbadia saria jaso zuen.