euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Bidean da Ziberkomikien 2. eskola-lehiaketa

News

« Return to Topic    

27/01/2010 - 17:52

Bidean da Ziberkomikien 2. eskola-lehiaketa

ziberkomikiak_2010.jpg

Ziberkomikien eskola-lehiaketa antolatu du, bigarren urtez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak, Saure argitaletxea laguntzaile duelarik.

Gipuzkoan Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. mailan edo DBHko 1. zikloan ari diren ikasle guztiek har dezakete parte lehiaketan.

Hiru xede izan ditugu gogoan lehiaketa hau eratzerakoan:

  • Komikien bidez, gure kultur eta ingurumen ondarearen gaineko balioak sustatu nahi ditugu gaztetxoen artean.
  • Hizkuntzaren erabilera berezia, komikien istorioei egokitua, lantzeko aukera bat eskaini nahi diegu ikasle-irakasleei.
  • Teknologiaren erabileran oinarritu nahi izan dugu lehiaketa, ikasleek esperientzia baliagarri bat izan dezaten lehiaketan parte hartzearekin batera.

Aurtengoan, lehiaketaren gai nagusia Enirio-Aralarreko Mankomunitatea izango da. Jakina denez, 2009an Enirio-Aralarreko Mankomunitateak 600 urte bete zituen. Horrekin batera, beste bost gai ere izango dira aukeran: Iparraldeko basamortuak (ingurumena); Harri-pintatzaileak (artearen historia); Izotz azpiko bidea (alegiak); Newton eta Torrijo superordenagailua (asmakariak); eta Diamanteak harean (giza eskubideak).

Lehiaketaren oinarriak eta materiala:
www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia