euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Diru laguntzei buruzko saio teknikoa

News

« Return to Topic    

25/01/2010 - 13:27

Diru laguntzei buruzko saio teknikoa

saio_teknikoa.jpg

Euskara Zuzendaritza Nagusiak saio tekniko bat antolatu du 2010eko urtarrilaren 26an, Elgoibarko IMHn, gure diru laguntzak jasotzen dituzten elkarte eta enpresekin. Saioa goizeko 10:30-13:00 bitartean izango da.

Saioaren helburua da irizpideak eta laguntza bat ematea diru laguntzen prozeduraz eta kudeaketaz, eta, ahal den neurrian, diru laguntzak aurkezterakoan nahiz likidatzerakoan gertatu ohi diren zailtasunak gainditzen laguntzea.

Saioa Elgoibarko IMHn egitea erabaki dugu, azpiegitura on bat eskaintzen digulako saioa Internet bidez emateko zuzenean, eta galderak Internet bidez momentu berean egiteko. Era horretan, Elgoibarrera hurbiltzeko astirik edo modurik ez dutenek sarearen bitartez bertatik bertara jarraitu ahal izango dute saioa. Ez hori bakarrik: mahaikideei galderak zuzenean egiteko aukera ere izango dute. Uste dugu bide hori baliagarria izan daitekeela, bereziki elkarte txikientzat edo egitura xumea dutenentzat.

Elgoibarko IMH zehazki non dagoen jakin nahi izanez gero:
IMH, non gaude

Sarean saioa jarraitu ahal izango da helbide honetan:
http://www.imh.es/gipuzkoaeuskara/bideotxat.html

Galderak, oharrak edo iruzkinak bertatik egin ahal izango dira, edo Twitter bidez, #geuskara etiketa erabilita.

Informazio gehiago:
Saio teknikoa