News
Hizkuntza Plangintza graduondokoaren izen-emate epea zabalik

Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Plangintza graduondokoan izen-emate epea zabalik dago urriaren 22a bitarte. Beste urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.
Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko lau saiorekin osaturik dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, enpresa eta euskalgintzako profesionalak, eta Eusko Jaurlaritzako edo herri administrazioko teknikariak dira batik bat.
Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean erantzukizun publikoa dutenei zuzenduta dago.
Bederatzigarren edizio berri hau, 2009kon azaroan hasi eta 2010eko uztaila bitarte burutuko da. Izen-ematea hiznet.asmoz.org web gunean edota hiznet abildua asmoz.org helbidera idatziz burutu daiteke.
