euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Estibaliz Alkorta, euskarako zuzendari berria

News

« Return to Topic    

03/08/2007 - 09:51

Estibaliz Alkorta, euskarako zuzendari berria

estibaliz_akorta.jpg

Estibaliz Alkorta Barragan lasartearra izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskarako zuzendari nagusi.

Lasarte-Orian jaioa 1974an, ingeniaritza tekniko industrialeko ikasketak eginak ditu, eta enpresa batean kalitate kudeatzaile gisa lan egin du orain arte. Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da eta 2003-2007 bitartean alderdi horretako zinegotzia izan da Lasarte-Oriako Udalean. Bi seme-alaba ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitura berrian, Kultura eta Euskara Departamentuaren barruan egongo da Estibaliz Alkortaren ardura izango den Euskara Zuzendaritza Nagusia. Departamentuaren buru, Maria Jesus Aranburu Orbegozo azpeitiarra izango da, Irakasle Eskolan diplomatua, eta lehenagotik Aldundian beste kargu batzuk izan dituena (Kultura diputatua 1991-1995 bitartean, Gizartekintzako zuzendaria 1995-1999 bitartean, eta Kultura zuzendaria 1999-2003 bitartean.

Albiste honi lotutako jakingarriak: