euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:  Albisteak

Albisteak

Albiste berriagoak »

2010-06-01 / 15:27
11_quebec_eskola.jpg

Hizkuntza ahulen babesaren aurrean zenbait paradoxa: etsaia kanpoan ala barruan?

Azken hamarkadan, Kanada sarri izan dugu hizpide mundu akademikoan nahiz politikoan. Askorentzat, Kanada ikasbide izan beharko genuke hainbat alorretan. Horietako bat dugu, gizartean «bestelakotasuna» onartzeko eta babesteko ipar Ameriketako herrialde hartan jorratu duten bidea.

Osorik irakurri
 
2010-05-21 / 09:58
ziberkomikiak_2010.jpg

Saritutako lanak ziberkomikien eskola-lehiaketan

Gipuzkoako 8 ikastetxetako 260 bat ikasle izan dira partaide Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen ziberkomikien eskola-lehiaketan.

Osorik irakurri
 
2010-05-16 / 20:06
10_b_kaukaso.jpg

«Mintzairen mendia»: Kaukasoko eremu urriko hizkuntzak

Kaukason mintzatzen diren hizkuntzak hiru familiakoak dira, nagusiki: Kaukasoko hegoaldekoak (edo kartveliera), Kaukasoko mendebaldekoak (abjasiera-agidera) eta Kaukasoko ekialdekoak (naj-dagestaniarra), eta gainera, turkiar eta indoeuropar familiak.

Osorik irakurri
 
2010-05-13 / 14:32
sarea.jpg

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluak dena prest dauka ikastaroaren 3. aldiari ekiteko. Hori dela-eta, triptiko bat prestatu du, informazio zabala ematen duena datorren ikastaroaren gainean, eta ireki egin du matrikulazio epea: maiatzaren 10etik irailaren 30era izango da.

Osorik irakurri
 
2010-05-03 / 17:20
09_b_queremos_galego.jpg

Galegoak aurrera egindako bidea etengo du hizkuntza dekretu batek, Queremos Galego-ren arabera

Alberto Núñez Feijóok (PPko kide kontserbadorea) zuzentzen duen Galiziako gobernu berriak, eskoletan galegoaren erabilera murriztuko duen dekretu berria proposatu du. Proposamen horrek Queremos Galego GKE berriak zuzendutako protesta andanarekin egin du topo, tartean, 100.000 pertsona bildu dituen manifestazioarekin, kopuru benetan handia hizkuntza kanpainen batez besteko jarraipenari erreparatuz gero. Queremos Galego Bruselan egon zen duela bi aste nazioarteko laguntza lortzeko eta Europako Parlamentuko gutxiengo nazional, eskualdeetako gutxiengo konstituzional eta eskualdeetako hizkuntzetarako taldearekin nahiz Europar Batzordearekin biltzeko.

Osorik irakurri
 
2010-04-18 / 19:16
08_eyherabide_brisson.jpg

Euskararen aldeko politika Ipar Euskal Herrian-Euskararen Erakunde Publikoaren bilakaera

Duela gutxi Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bere 2010-2016ko jokabide esparrua eta xedeak aurkeztu ditu. Behin-behinekoak izanik ere, interesgarria da horiek zein diren aztertzea eta, hizkuntza politika horren garapena ebaluatzeko nahian, lehen fasean, 2004tik 2009ra, egin izan den ibilbidea neurtzea.

Osorik irakurri
 
2010-04-02 / 22:10
07_jardunaldiak.jpg

Aldaketaren aurrean beldurra eta interesak

Otsailaren azken ostiralean Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldietan igaro nuen eguna. Aurreiritziak, motibazioak, erabilera, ohitura aldaketak, eta abar izan ziren III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldien gai nagusiak. Asteburu horretan bertan, otsailaren 27an eta 28an, usurbildarrek erreferendumean erabaki behar zuten hondakinen atez ateko bilketarekin jarraitu ala ez. Atez ateko bilketarekin urtebetez aritu ondoren, horrela jarraitzea ala lehengo sistemara bueltatzea nahiago zuten esateko erreferenduma izan zen.

Osorik irakurri
 
2010-03-29 / 12:42
baserria.jpg

Egonaldiak familia euskaldunetan

HABEk sortutako Egonaldiak familia euskaldunetan ekimenerako, familia bila ari dira Urrats eta Ulibarri euskaltegiak.

Osorik irakurri
 
2010-03-11 / 18:34
06_send.jpg

Russenorsk: Iparralde Urruneko pidgina

Ezagunak dira errusiarren eta eskandinaviarren arteko harreman historikoak. Aitzitik, ez da hain ezaguna bi herrialdeak Europako iparralde urrunenean lingua franca bat ezartzera iritsi izana.

Osorik irakurri
 
2010-03-05 / 11:35
iparraldea_21.jpg

Iparraldea gazteei begira

Iparraldea eta honen kulturaren aberastasuna gazteei, eta batez ere hegoaldeko gazteei, hobeki ezagutaraztea, hara zein den «Iparraldea XXI», Euskal Kultur Erakundeak ekoiztu duen 18 minutako filmaren erronka. Interneten oraidanik ikusgai da.

Osorik irakurri