Albisteak
ESEP proiektuari egindako ekarpenak

Euskarako zuzendari nagusi Zigor Etxeburuak aurkeztu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) proiektuari egindako ekarpenak.
GFAk nabarmendu nahi du ez dela batere egokia izan jarraitu den prozedura, HPSk ez duelako erraztu Gipuzkoako herritarren ordezkaritza nagusiena den GFAren parte hartzea. Batetik, EABren Euskara 21 batzordean ez duelako ordezkaritzarik, eta bestetik, astebeteko epea eman zitzaiolako (tartean asteartea jai eguna izanik) ekarpenetarako. Bereziki azpimarratzekoa da Euskara 21 batzordearen osaketak ez dituela kontuan izan azken hauteskundeetatik hona erakundeetan izan diren aldaketak.
Gainera, ez zaigu iruditzen nahikotasunez gainditu denik euskara sustatzeko ekintza plan honen definizio fasea. Egokiago antolatu behar zen gizarte eragileen, erakundeen eta sektoreen parte hartzea. Edonola ere, txostenak sarreran zehaztu behar du parte hartzeko zer prozedura jarraitu duen. Berariazko atal bat behar du.
Era berean, iruditzen zaigu ez dagoela argi adierazita zein den ESEPen xedea. Plan berri bat da? Euskara 21en amaiera? EBPNren eraldakuntza?
(Ekarpenak irakurtzen jarraitu nahi baduzu, jo blog.euskara21.euskadi.net webgunera.
