euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Ahoa bete hots

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2010-06-28 / 11:36

Ahoa bete hots

subijana_kaletik.jpg

Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ahozkotasunaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte, 2010eko uztailaren 22an, 23an eta 24an.

«Ahozkotasuna kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan» ipini diote izenburu hiru eguneko jardunaldiari. Hiru esparru mugatu dira euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzeko. Zertan dira gaurko ahozko ekoizpenak hiru eremuotan? Etorkizunari begira, zein gako proposatzen dira? Galdera horiei erantzun egoki bat ematen saiatuko dira Mintzola Fundazioaren egoitzan.

Hizlarien artean ageri dira, besteak beste, Jose Ignazio Ansorena, Miren Ibarluzea, Antton Luku, Juan Kruz Igerabidea, Jose Angel Irigarai, Julian Beloki, eta Lorea Agirre.


Argibide gehiago:
www.mintzola.com