euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   «Hire esku!» programak amaitu du bere bidea

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2010-06-25 / 09:23

«Hire esku!» programak amaitu du bere bidea

hire_esku.jpg

Hire esku! programak bide luzea egin du 2000. urtez geroztik, Gipuzkoan B eta D ereduetan ari diren DBHko ikasleei euskararen erabilera indartzeko aukera bat eman nahirik. Aurrekontu murrizpenak beharturik, programak ez du jarraipenik izango.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak eta Gazteria Zerbitzuak elkarrekin antolaturik, Hire esku! programak hamar urtez jarraian euskararen erabilera sendotzeko aukera bat eskaini nahi izan die ikasleei eta ikastetxeei, aisialdiko ekintzen osatutako egonaldien bidez, Orioko Txurruka aterpetxean.

Hire esku! programaren kudeaketaz Lasarte-Oriako Ttakun Elkartea arduratu da azken urteetan. Ikasleei eta ikastetxeei egonaldien zerbitzua emateaz gain, esperimentazio aukera izan du gaztetxoen arteko hizkuntza jokabideen alorrean.

Zoritxarrez, ekonomiaren gainbeherak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetan eragin duen murrizpenak ez digu biderik ematen Hire esku! programarekin aurrera jarraitzeko.

Argibide gehiago Hire esku! programaren gainean:
www.hiresku.com