euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Saritutako lanak ziberkomikien eskola-lehiaketan

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2010-05-21 / 09:58

Saritutako lanak ziberkomikien eskola-lehiaketan

ziberkomikiak_2010.jpg

Gipuzkoako 8 ikastetxetako 260 bat ikasle izan dira partaide Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen ziberkomikien eskola-lehiaketan.

Guztira, 190 lan aurkeztu dira lehiaketara; horietatik hautatu dira 40 lan finalista, eta horietatik, berriz, saritu dira 17 lan. Saritutako lan gehienak kolektiboak direnez, 33 ikasle dira saritutakoak.

Aurkeztutako lanak aztertu behar izan dituen epaimahaiak nabarmendu du lan finalistak, gehienetan ikasleek taldean egindakoak, kalitate handikoak direla.

Irabazleen saria izan da, diploma batekin batera, lau komiki liburu. Horrez gain, bakarkako sei lanik hoberenen egileek -gai bakoitzena bana- iPod Touch jaso dute. Azkenik, Intermon Oxfam erakundearen lehen laguntzetako 6 kit banatuko dira, hautatutako 6 ikastegien izenean.

Ziberkomikien eskola-lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du, Saure argitaletxea laguntzaile duela.



Xehetasun guztiak ziberkomikien 2. eskola-lehiaketaren sariez:
Ziberkomikien 2. eskola-lehiaketa