Albisteak
«Mintzairen mendia»: Kaukasoko eremu urriko hizkuntzak

Kaukason mintzatzen diren hizkuntzak hiru familiakoak dira, nagusiki: Kaukasoko hegoaldekoak (edo kartveliera), Kaukasoko mendebaldekoak (abjasiera-agidera) eta Kaukasoko ekialdekoak (naj-dagestaniarra), eta gainera, turkiar eta indoeuropar familiak.
Gaur egun, 15.000-20.000 hiztunek hitz egiten dute Kaukasoko hegoaldeko eremu urrieneko hizkuntza, svanera. Guztiak elebidunak dira, georgiera ere hitz egiten baitute. Haurrenganako transmisioa urria da.
Abjasiar-zirkasiar hizkuntzetako bat, ubikhera, XX. mendearen amaieran iraungi zen. Bizirik dirauten familia honetako hizkuntzen artean abiazera bakarrik jotzen da eremu urriko hizkuntzatzat; 30.000 hiztun ditu. Hala ere, ofiziala da, eta ahozko eta idatzizko erabilera zabala du, hedabideetan barne (adibidez: Abazashta egunkaria).
Hiruetan familiarik ugariena Kaukasoko ekialdekoa da. Naj adarrak txetxeniera eta inguxera, Txetxenia eta Inguxetiako Errepubliketako hizkuntza ofizialak, eta batsera barne hartzen ditu. Ez du idatzizko hizkuntzarik eta Georgiako herri bakar batean mintzatzen da. Bereziki Dagestango Errepublikako eremu menditsuetan hitz egiten dira 26 dagestaniar hizkuntzak, bai eta Georgia eta Azerbaijaneko eremu mugakideetan ere. Eskualde horietako biztanleek, gutxienez, hiruzpalau hizkuntza hitz egiten dituzte: beren ama-hizkuntza, gertueneko bizilagunen hizkuntzak eta hiririk hurbilenekoa, eta errusiera (edo georgiera edo azerbaijanera, hurrenez hurren). Idatzizko tradizioa duten bost hizkuntza nagusiak salbu (avarera, darginera, lakera, lezgikera eta tabasaranera), gainerako guztiak arriskuan daude hein handi edo txikiago batean.
Dagestaniar hizkuntza askok oso lurralde txikia hartzen dute eta horietako hainbat (archiera, godoberiera edo xinaliqera) herri bakar batean hitz egiten dira. Mendialdeko antzinako herrixka hauetako biztanleria egonkor samar mantendu da mendeetan zehar, mila pertsona ingururekin. Gaur egun, oso azkar aldatzen ari da egoera. Sarritan, hizkuntza baten bizitasuna eskualdeko hurbil erraztasunarekiko alderantziz proportzionala dela dirudi (errepideak beti izan dira arazo; adibidez, XXI. mendera arte ez zen Xinaliqera heltzen zen errepiderik egon). Leku baterako sarbidea erraztu ahala, alde egitea ere errazagoa da. Gazteek hain altu ez dauden herrietara eta hiri handietara alde egiteko joera dute. Ohikoena da herri horietan hazi diren haurrek aiton-amonen hizkuntza ez hitz egitea.
Alexandre Arkhipov
Hizkuntzalaria
