euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Iparraldea gazteei begira

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2010-03-05 / 11:35

Iparraldea gazteei begira

iparraldea_21.jpg

Iparraldea eta honen kulturaren aberastasuna gazteei, eta batez ere hegoaldeko gazteei, hobeki ezagutaraztea, hara zein den «Iparraldea XXI», Euskal Kultur Erakundeak ekoiztu duen 18 minutako filmaren erronka. Interneten oraidanik ikusgai da.

Iparraldea XXI dokumentalak, 18 minutuz, ezagutzen diren betiko klixeak hausten ditu, lurraldeko (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) kultur errealitate garaikide batean murgildu nahian.

Bereziki Hegoaldeko gazteei zuzendua den ikus-entzuneko honek, Iparraldeaz beste ikuspegi dinamiko eta baikor bat zabaltzen du.

Egitasmoaren hastapenean, Donostiako karriketan bildu ikasle gazte batzuen iritziak aztertuak izan dira.

Iritzi horiek erakusten zuten Iparraldea hitzari loturik zeuden ezagutza mugatua eta klixeak. Iparraldea XXI dokumentalak heien ikusmoldeak aldatu behar lituzke.

Yves Sallaberry Xala pilotaria dokumentalaren gida dugu.

Iparralde guzia zeharkatzen du, itsas bazterretik Zuberoako mendietaraino, kultur eragile eta kirolzale gazteengana joanez:

  • Elixabet Aizager, Euskal Herria Zuzenean festibalaren lehendakaria
  • Philippe Malvaux, Pôle surf guneko entrenatzailea
  • Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar, Amaren alabak taldeko kantariak
  • Céline Pétrissans, Dantza hirian mugaz gaindiko festibalaren komunikazio arduraduna
  • Maiana Irigoyen eta Amets Arzallus, bertsulariak
  • Jon Eyherabide, Mak rap taldeko kantaria
  • Itxaro Borda idazlea

Iparraldea XXI filma Euskal Kultur Erakundearen ekoizpena da (Pantxoa Etchegoin-ren elkarrizketa irakurri), Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzarekin egina (Haritz Solupe-ren elkarrizketa irakurri). Medialab ikus-entzunezko ekoiztetxearen obra hau euskaraz da.

Bertsioak azpitituluekin badaude, frantsesez, espainolez, ingelesez eta katalanez.

Interneten hedatua da www.iparraldea.info gunean, bideo plataforma ezberdinetan eta sare sozialetan (youtube, dailymotion, vimeo, blip, flickr, facebook...).