Albisteak
Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa

Terminologia juridiko-administratiboak gaur egun dituen eginkizunez mintzatuko dira administrazioko eta hizkuntzalaritzako adituak Iruņean, 2010eko martxoaren 4an.
Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa izenburuaz, jardunaldiaren antolatzaile dira Nafarroako Gobernuko Euskarabidea eta Euskaltzaindia, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barnean.
Euskaltzaindiko, nafar erakunde nagusietako eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaile eta teknikariak ariko dira terminologiaren plangintzaz eta erabileraz. Jardunaldiaren amaieran, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko arduradun Gotzon Egia mintzatuko da, 30 urteko itzulpengintza Gipuzkoako Foru Aldundian gaiaz.
Jardunaldia Euskarabideren egoitzan izango da, Donibane-San Juan BHI ikastetxean, Iruņean. Izena emateko epea zabalik izanen da 2010eko otsailaren 26ra arte.
Argibide gehiago:
Euskarabidea
