euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioak

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2010-02-24 / 09:42

Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioak

many_languages.jpg

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak HizBeGia 07 izeneko ikerketa burutu zuen 2007an, Siadeco ikerketa, plangintza eta aholkularitza enpresak koordinatutako Teknikari programaren barruan. Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inguruko inkesta kuantitatiboa izan zen.

Ikerlanaren xedea izan zen hizkuntzen arteko bizikidetasuna nolakoa den ezagutzea, eta bizikidetasun horren gainean gipuzkoarrek duten iritzia jakitea. Ikerketaren oinarria izan zen 15 urtez gorako 1200 gipuzkoarri telefono bidez egindako inkesta. Jasotako datuek hizkuntzen hainbat alderditan iritzi-joera garbiak erakusten dituztelarik, joera esanguratsuenak azaltzeko interpretazio txosten bat mamitu du Euskara Zuzendaritza Nagusiak, Udal<>ekin egitasmoaren barruan.

Datuen irakurketa egiteko lan batzordean laguntzaile izan ditugu Gipuzkoako udaletako euskara teknikari batzuk, zenbait aditurekin batera. 2007ko inkestaren datuak euskararen erabilera sozialaren ikuspegitik interpretatzeko saio bat egin nahi izan dugu, gipuzkoarren artean ageri diren ikuspegi esanguratsuenak ulertu nahirik, eta etorkizunerako ondorio eta proposamen batzuk eginez.

Bat soziolinguistika aldizkaria 74. alean argitaratzekoa da HizBeGia 07ren interpretazio txostena.

Albiste honi lotutako dokumentuak:




Argazkia: eyesplash Mikul (CC-by)