euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Euskarazko produktuen katalogoa

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-12-17 / 12:11

Euskarazko produktuen katalogoa

katalogoa_2009.jpg

Aurreko urteen bideari jarraituz, euskarazko produktuen katalogoa argitaratu berri dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait udalek.

Euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa (argitaletxea, prezio tartea eta abar) jasotzen ditu katalogoak, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten.

Katalogoa zortzi ataletan dago banatuta: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak; gainera, zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.

Aurtengo edizioaren 240.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.

Paperezko edizioarekin bat, aurten webgunea hobekuntza handiz dator:

  • bilatzaile indartsu bat du, produktuak bilatzeko adin tarteka, salneurriaren arabera, izenburu edo egilearen arabera;
  • urtean zehar buletin bat jasotzeko aukera ematen du, haur eta gazteentzako euskarazko produktuen berriak eskura izateko;
  • erabiltzaileak produktuen gaineko iruzkinak idatzi ditzate;
  • argitaletxeak erregistratu egin daitezke, katalogoan produktu berriak sartzeko.

Katalagoaren babesle izan dira, ohi bezala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta UEMA.



Informazio gehiago: