Albisteak
Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, iaz antolatutako aurkezle euskaldunentzako ikastaro aitzindariaren harrera eta emaitza onak ikusita, bigarren ikastaroari ekitea erabaki dugu.
Gainera, 2009ko esperientzian oinarriturik, ikastaro osatuagoa antolatu nahi izan dugu, sakontasunean jauzi garrantzitsu bat eginez. Horregatik 2010eko ikastaroa 40 ordukoa izango da.
Beste abantaila garrantzitsu bat ikastaroa Mintzolan kokatzea izango da, hau da, ahozko kultur adierazpideen ikerkuntza eta berrikuntza landu eta zabaltzeko gunean.
Ikastaroaren ezaugarriak
Non: Mintzola Subijana etxea. Kale Nagusia 70. Villabona
Izena emateko epea: 2009ko abenduaren 14tik 30era
Matrikula: 80 euro (plaza mugatuak)
Izena ematean ez da diru sarrerarik egin behar. Izenematea egiaztatzerakoan adieraziko da non eta nola ordaindu.
Izena emateko: www.euskaraz.net
Argibideak:
- Donostiako Euskara Patronatua: 943 483 750
- Gipuzkoako Foru Aldundia: 943 112 324
Informazio gehiago:
Ikastaroaren egitaraua
