euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Nola lortu langileek euskara planetan parte hartzea?

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-09-21 / 12:33

Nola lortu langileek euskara planetan parte hartzea?

ikuspegia.jpg

Galdera horri erantzun nahi izan dio Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzaz, EMUNek egin duen ikerketa aplikatuko proiektu batek.

Euskara Zuzendaritza Nagusiak alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak garatzeko diru laguntzak eman izan ditu azken urteotan Laguntza horien bidez, esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko xedez egindako ikerketa aplikatuko proiektuak bultzatu nahi izan dira, besteak beste.

Laguntza horiek jasotzeko baldintzetako bat izan da proiektuaren emaitza formatu elektronikoan jende ororen esku jarri behar izatea, beti ere Creative Commons-en Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 Espainia baimenaren mende.

Gauzak horrela, gure asmoa da 2008ko diru laguntzen kontura egindako ikerketen berri ematea hurrengo egunetan. Sorta horretako lehen artikulua hau duzue: Zuzeneko langileen parte hartzea sustatzeko kontuan izan beharreko hainbat faktore.