euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Hire Esku egitarauan izena emateko epea zabaldu da

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-05-27 / 10:23

Hire Esku egitarauan izena emateko epea zabaldu da

orio.jpg

Hire Esku egitaraua Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du eta B eta D ereduetan ari diren DBHko ikasleei dago zuzendua.

Hire Esku egitaraua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du, Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin. Orioko aterpetxean egiten da jarduera hau. Egitarau hau B eta D ereduetan ari diren DBHko ikasleei dago zuzenduta eta, egonaldi atsegin baten bidez, euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusia.

Azken urteotan, Lasarte-Oriako Ttakun elkartearekin batera landu dugun Hezitzaileek asko egin dezakete metodologia izan dugu egonaldi hauen ardatz, bi argitalpen hauetan azaldutakoaren arabera: Hausnarketa eta Adibideak eta tresnak.

2009-2010 ikasturteko egonaldietarako izena emateko epeak hauek izango dira:

  • 2009ko maiatzaren 27tik ekainaren 9ra: 5 eguneko egonaldiak, Gipuzkoako ikastetxeek soilik.
  • 2009ko ekainaren 3tik ekainaren 9ra: 5 eguneko egonaldiak, ikastetxe guztiak.
  • 2009ko ekainaren 10etik ekainaren 17ra: 3 eguneko egonaldiak, ikastetxe guztiak.

Argibide gehiago eta izen-emateko:
Hire esku! programa