euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Euskarazko materialak europar hauteskundeetarako

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2009-05-19 / 12:15

Euskarazko materialak europar hauteskundeetarako

EUP_Postcards_eu.jpg

Europar hauteskundeetarako webgune ofizialak iragarki batzuk eskaintzen ditu euskaraz, katalanez eta galizieraz, Europar Parlamenturako hauteskundeetan bozka sustatzeko helburuaz.

Europar hauteskundeetarako horma-irudiak eta txartelak mugarri bat izan daitezke Europar PArlamentuarentzat, bera izan baita europar erakundeen artean hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza txikien erabilera sustatzeko bidean aitzindari.

Jakina denez, Espainiako hizkuntza ofizialek hitzarmen berezi bat dute Europar Parlamentuarekin 2005az geroztik, baina gutunetan besterik ez dira erabiltzen. Gaur egun, euskaraz eta katalanez egiten da maiz Eskualdeen Batzordean, Europako Batzordean eta Kontseiluan.

Argibide gehiago:
Europar hauteskundeetarako webgunean