Albisteak
Euskarabidearen webgune berria

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak webgune berria aurkeztu du, euskararen sustapena, ikerketa linguistiko eta soziolinguistikoa, prestakuntza eta aholkularitza esparruan tresna lagungarria izan dadin.
Xabier Azanza Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Rubén Fuertes Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendariak aurkezpenean azpimarratu dute webguneak «Nafarroako euskararen inguruko erreferente bilakatu nahi» duela, «Nafarroako euskarazko jarduera akademiko eta kulturalari buruzko informazioa bilduz». Eduki guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango ditu.
Edukien artean, nabarmentzekoak dira albiste buletina (posta elektronikoz jasotzeko harpidetza egin daiteke), euskararen agenda eta Nafarroako euskalkien gaineko informazio zabala. Aldiz, hutsune handi samar bat utzi dute bete gabe, webguneak ez baitu RSS bidez albisteak jasotzeko aukerarik eskaintzen.
Argibide gehiago:
www.euskarabidea.es
