euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Berrikuntza eta euskara

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2008-09-24 / 13:20

Berrikuntza eta euskara

berrikuntza.jpg

Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko informazio saio bat egin dute, euskararen esparruan lanean ari diren enpresentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak eta Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapen Zuzendaritzak.

Informazio saiora 35 bat enpresa izan dira gonbidatuak, hedabide, argitaletxe, ikus-entzunezko ekoizle eta teknologia alorrekoak, guztiak euskararen alorrean lanean ari direnak. Saioaren gidari izan dira Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendari Iñaki Ibarra eta Euskarako zuzendari Estibaliz Alkorta.

Saioan berrikuntzaren esparruan diren laguntzen berri eman zaie bildutakoei, batik bat Berrikuntza Agendaren aldetik euskararen esparruko enpresek izan ditzaketen aukerak azaltzeko.

Aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa txikientzat berrikuntzaren alorren dituen laguntzak aurkeztu dira, Ikasmina programa hain zuzen ere.

Argibide gehiago:
Jardueren atalean