euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Gipuzkoa 2.0

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2008-04-09 / 08:04

Gipuzkoa 2.0

ordenagailua.gif

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzen deia egin du.

Deialdia 2008ko apirilaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, eta guztira 361.200 euro du aurrekontua.

Lau eratako proiektuetarako laguntzak eska daitezke:

  • Webguneak sortu, eguneratu edota hobetzeko proiektuak: euskara, musika, antzerkia, dantza, literatura, arte plastiko, ikus-entzunezko, kultura tradizional, gaur egungo gaiei buruzko jakintza eta gogoeta, ondare historiko-artistiko, etnografiko, dokumental edo museistiko, eta gisako gaietan.
  • Komunitate lokalei loturiko proiektuak.
  • Interneteko edukiak lokalizatu (l10n) edo internazionalizatzea (i18n).
  • Sare soziala garatzen laguntzen duten proiektuak (software soziala, lankidetzarako tresnak eta gisakoak).

Eskaerak aurkezteko epea 2008ko maiatzaren 15ean amaituko da.

Argibide gehiago:
Eskaerak nola egin