euskaraz · espaņol · english · franįais  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   % 4

Albisteak

« Itzuli albisteetara    

2006-05-04 / 07:13

% 4

errenta2004.gif

Esaera zaharrak dio jokoa ez dela errenta. Norbaitek esango du, aitorpena egiten hasita, euskara eta errenta ere ez direla oso lagun, % 4an datozela bat.

Hori da 2004ko Gipuzkoako Errenta Aitorpenaren hizkuntzazko datu esanguratsuena: 343.796 aitorpen egin ziren, eta horietatik 13.964 izan ziren euskaraz egindakoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen du errentaren aitorpena egiteko kanpaina, eta, labur esanda, hizkuntzak ondo samar kudeatzen dituela ere esan genezake.

Ņabardura batzuk gehi genitzake, baina errenta autolikidazioz egiteko bidea bi hizkuntzetan bideratuta dago, eta herritarrak du hizkuntza aukeratzeko aukera. Aitorpen mekanizatuaren bidea aukeratuz gero, berriz, bulegoetako ia langile guztiak dira gai beren lana euskaraz egiteko (hutsune txiki batzuk badauden arren), eta harrera beti euskaraz egiteko eta ondoren herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan jarraitzeko instrukzioak ere ematen zaizkie (nahiz eta horiek ere ez diren beti horrela betetzen).

Bi bide horietaz gain, bide telematikoz (gehienetan finantza erakunde eta artekaritzen bidez) edo nork bere bidetik (inprimakia, CD-ROMa edo Internet) ere egin dezake aitorpena, eta kasu horietan ere, gehienetan, hizkuntza aukeratzeko modua bermatua dago. Batzuetatik besteetara alde txiki batzuk badaude, baina bide guztiek hizkuntzazko aitorpen bertsua ematen dute: % 4.

Zenbaki hori bera ere pittin bat haz genezake. Izan ere, kontuan hartzen badugu Gipuzkoako biztanleen erdiak direla euskaldunak, euskaldunen % 8 inguruk egin zuen 2004an aitorpena euskaraz. Zenbakia handiagoa da, arazoa ere bai.

Soziolinguistikan aditua den norbaitek esan beharko liguke, baina uste dut euskaraz egindako errenta-aitorpenen ehunekoa ez dela hizkuntzazko egoeraren adierazle oso garrantzitsua; hala ere, zerbaiten adierazlea izan izango da.

Egia da kasu honetan ezin dugula euskara plazerarekin uztartu (non eta aitorpenaren emaitza norberaren oso aldekoa ez den). Egia da ere hizkuntza ona, hobea agian, erabil litekeela, baina uste dut hor ere ez dagoela arazoa (base imponible eta zerga-oinarria, biak, gehienok ez ditugu ondo ulertzen).

Euskararen erabilera normalizatzea bi hizkuntzak erabiltzeko aukera berdintasunarekin parekatu izan dugu askotan, Ģeta gero bakoitzak egin dezala nahi duen bezala...ģ.

Gauzak ondo samar joanda ere (herritarrei administrazioarekin nahi duten hizkuntzan aritzeko modua eginez), uste dut hizkuntza-komunitate txikien etorkizunean Ģhizkuntza-hautuaģ kontzeptu klabeetako bat izango dela.

Aukeraketa hori egiteko orduan, bi faktorek izango dute garrantzia: alde batetik, administrazioak ofizioz herritarrarekin erabiltzen duen lehen hizkuntzak (erosoak garelako eta aldatu beharrean hasitako horretan jarraitzeko joera dugulako) eta, bestetik, gutako bakoitzak hautatzeko dugun aukeraz baliatzeak.

Gizakia ohitura beti-berdineko animalia omen da. Hizkuntza-komunitate gutxituko gizakiak (elebidunak), ordea, izaten jarraitu nahi badu, beste gaitasun bat ere landu beharko du; ohitura aldatzekoa, alegia.

Iņaki Arruti
Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikaria.